XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II.B.ampsub6; - Izkutuko kolagea
MAILA: 2-4
IRAUPENA: ampplusmn; ordubete.
TALDEA: 40 gehienez.

Helburuak:
1) Psikopedagogikoak:
- Besteren aurrean aurkeztu beharko duen zerbait elkarlanean egiteko taldeak duen sormena eta erantzunkizuna areagotu.

2) Hizkuntz alorrekoak:
- Idazkietara jotzearen suspergarritasuna (kazetari-hizketa, adierazpen pertsonala).

Nola egin:
Ikastaro aurretik, esanahi bat baino gehiago izan ditzakeen kolageak egiteko gai izango den materiala bil dezakete taldeek aldizkarietatik.

Ikastaroan zehar, taldeek ahal duten kolagerik ederrena egingo dute eta hitzaren bidez ager dezakete kolage horrek bizitzako alor guztietan adierazten dietena (giroa, sinboloak, historia...).

Kontsignak:
1. unean:
Zuek artistak zarete, zeuron buruaz eta munduaz esan nahi duzuen guztia jendeari adierazteko moduko kolagea egingo duzue.